XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KONTZEPTUAK

BIZTANLERIAREN ETA ETXEBIZITZEN ZENTSUAK 1991 ETA 1996. BEHIN BEHINEKO EMAITZAK

Etxebizitza

Etxebizitzaz ulertzen da, egituraz banandua eta independentea den eta eraikia, berreraikia, eraldatua edo egokitua izan den erarengatik, bertan pertsonak bizitzeko bururatuta dagoena, edo horrela ez balitz ere, zentsua egiteko datan benetan habitatuta dagoena.

Etxebizitza familiarrak

Etxebizitza familiarra da, eraikin bat edo horrengandik estrukturalki apartatutako parte bat okupatzen duen eta eraikia, berreraikia edo eraldatua izan den moduarengatik, familia bat edo gehiago bertan bizitzera destinatuta dagoen eta zentsuko datan osoro beste helburutan erabiltzen ez den bizitoki edo bizitoki-multzo oro eta bere barrundegiak.

Okupatua

Familia batek urte osoan edo urteko zatirik handienean bertan bizitzeko erabiltzen duen etxebizitza, nahiz eta okupatzaileek ez izan elkarren artean ahaidetasun-loturarik.

Etxebizitza familiar okupatua izateko, nahitaez egoiliarrak izan behar ditu erreferentzi datan baina udalerritik (eta etxebizitzatik) kanpo ere egon daitezke.

Hutsa

Urteko zati batean baino erabiltzen ez den etxebizitza (bigarren etxebizitza edo sasoiko etxebizitza) edo hutsik dagoen etxebizitza (oro har, errentan uzteko edo salgai dagoelako; edo etorkizunean beste erabilera bat emango bazaio).

Bizitokiak

Bizitokia esaten zaio, nahiz erdi-iraunkorra edo inprobisatua delako, nahiz hasiera batean egoitzatarako helburuekin bururatua izan ez delako, edota higigarria delako, zentsua egiteko unean, familia bat edo gehiagoren kide diren pertsona bat edo gehiagoren ohiko egoitza den hari.

Establezimendu kolektiboak

Establezimendu kolektibotzat ematen da familia bat osatzen ez duen pertsona-talde bat agintaritza edo erregimen komun baten pean eta helburu edo interes pertsonal komun batzuen loturarekin bertan bizitzera destinatutako hura.

Familia

Familia bat osatzen du gastu batzuk elkarren artean izanik eta ahaidetasun-loturak izanik (lotura-maila alde batera utzita) etxebizitza familiar berean bizi den pertsona-taldeak.